Xabier Larrañaga naiz, kazetaritzan lizentziaduna, eta kirol zalea. Hori dela eta, txoko honetan nire bi pasiorik gogokoenak elkartuko ditut: kazetaritza eta kirola. Batez ere saskibaloia gogoko dut, eta kirol horri buruz zerbait badakidala uste dut, ordu asko eskaini baitizkiot kirol honi, ikusle, jokalari, entrenatzaile eta epaile bezala. Kirol hau izango da, batez ere, blog honetan garrantzia bereganatuko duena.